2019/12/06ALBO, 1519-12-06

Asteartea, abenduaren 6a, Eguzkiaren altuera meridianoa 85o-koa zen eta deklinazioa zuen 23o 25’-koa, eta Hegoaldeko poloaren altuera zen [ez Hego Poloarena, baizik eta ekuatoretik eta haren norantzan. Ipar hemisferiotik nabigatzean, ohikoagoa zen lurreko puntu baten latitude edo altueraren gaueko neurketa egitea, erreferentzia gisa hartuta zer posizio eta angeluan behatzen zen Iparrizarra (Iparralderago edo lurraren ardatzetik hurbilago). Horretatik dator “polo-altuera”rena, nahiz eta eguneko neurketa, Hego hemisferioan, Eguzkiaren posizioaren bitartez egiten zen, ez, ordea, Hartz Txikiaren beste izar harenaren bitartez] 18o 25’ [ekuatoretik], eta bidea Hego-mendebalde 4ena Hegora izan zen.