Ostirala, abenduaren 9a, Eguzkia hartu nuen 88-tan eta 23o 31’-ko deklinazioa zuen, eta Lerro Ekinokzialarekiko gure aldentzea zen Hegoaldera 21o 31’-koa, eta bidea Hego hego-mendebaldera izan zen; eguna argitu zuen aurrez aurre genuela Sao Tome, mendi handi batean eta kostalde-arrokatan zehar Hego hego-mendebaldetik, eta kostalde horretan aurkitu genuen itsasaldera 4 legoatan hondoa, 25 besaldikoa, garbia, eta mendiak dira punta-zorrotzak eta arrezife ugariz daude inguratuak. Brasil eta Sao Tome direlako horietan ibai eta portu ugari dago, eta kostaldetik etorrita 6 bat legoara, hondar-pila asko dago lurretik 2 legoa luze [distantziara], eta hondoak daude 12 besaldikoak, eta 10ekoak, eta 8koak, alabaina kostaldea Ipar-ekialdetik Hego-mendebaldera zabaltzen da Cabo Frio-raino, eta uharte eta ibai ugari ditu, eta Cabo Frio-ra ibai bat dator, oso handia, eta haren Ipar-ekialdera, 9 legoara, oso mendi garai baten tontorra dago eta 3 uharte. Lurmuturra 23o-tan dago, eta aipatu lurmuturraren ingurura 9 uharte daude, eta kanpotik utzi beharrekoak dira. Lurmutur horretan sartuta badia bat dago, oso handia, eta ahoaren aldera oso uharte baxu bat du, eta barrualdetik oso handia da [Isla Grande], portu ugarirekin, eta goratua egonagatik, 2 legoara zaudete (buchatik) eta Santa Luzia Badia deitzen da [Rio de Janeiro eta Sao Paulo artean], eta sartu nahi izanda, uhartea utziko duzue ezkerretara, eta estua da, baina 7 besaldiko hondoa dago, eta zikina da; ordea, kanpoaldetik 20 eta 25 besoaldiko hondoa dago, eta barrualdean, non sortzen [agertzen] diren, 18 besaldi daude. Badia horretan jende ona dago, eta ugari, eta biluzik dabiltza, eta kontratuan aritzen dira amuekin, ispiluekin eta kaskabiloekin, jateko gauzen truke, eta brasil-zuhaitz ugari dago [brasil-egurrarena, gorriz tindatzeko erabiltzen zena, besteak beste], (...)
2019/12/09ALBO, 1519-12-09