2020/02/07ALBO, 1520-02-07

Otsailaren 7an bela egin genuen lurra hobeto ezagutzearren, eta ikusi genuen Hego 4ena Hego-ekialdera hedatzen zela. Ondoren beste luze bat hartu genuen bolinara eta agertu ginen 8 besalditan, eta han hartu genuen Eguzkia 66o 30’-tan, eta 12o 15’-ko deklinazioa zuen; hartara, 35o 3⁄4-koa zen ekinokzio-lerroarekiko gure aldentzea Hego-bandara. Gero egun horretan itsasoratu ginen, eta gauean 9 besaldiko hondoan agertu ginen eta bela egin genuen San Antonio Lurmuturrera (Cabo Blanco da). Hegoaldera zegoen 36o-tan, eta hori izan zen asteartean, otsailaren 7an.