2020/02/08ALBO, 1520-02-08

Otsailaren 8an lurmutur horretatik itsasoratu ginen, eta Monte Vidirekin Ipar/Hegoan dago, 27 legoa urrun. Kostalde hau Ipar Hego norantzan hedatzen da (Rio de la Plata ibaiaren zabalera dira 27 legoa horiek). Handik aurrera itsasertzetik joan ginen Santa Polonia Lurmuturraren itzulian; ondoren kostaldeak Ipar-ekialde Hego-mendebaldera egiten du. Lurmutur hori 37o-tan dago, eta hareatsua eta oso behea da lurra, baina, itsasertzetik bi legoatara 8, eta 9, eta 10 besaldiko hondoa du, eta horrela korritu genuen bidea Hego-mendebaldera egun osoz, eta gaua eta eguna.