2020/02/09ALBO, 1520-02-09

Osteguna, otsailaren 9a, Eguzkia hartu nuen 63o 1⁄4-tan, 11º 1⁄2-ko deklinazioa zuen, eta 38o 30’-koa zen poloaren altuera, eta kostaldea egokia da ainguratzeko eta ez du oso mendi garairik eta kosta-ibiliak luze egiten genituen. Kostalde hau zabaltzen da Ekialdea Mendebalde 4ena Ipar-mendebaldea – Hego-ekialdera, eta Punta de las Arenas deitzen da lurmuturra [gaur egun Punta Mogotes, ez ordea Punta Arenas, Txileko Hegoaldean].