2020/02/27ALBO, 1520-02-27

Otsailaren 27an, Eguzkia hartu nuen 50o 1⁄4-tan eta deklinazioa zuen 4o 3⁄4-koa, eta gure altuera beraz 44o-koa zen, eta norabide horretan aurkitu genuen badia bat, eta 3 legoa haren aurrean bi haitz daude badia horrekiko Ekialde Mendebalde daudenak, eta aurrerago beste bat aurkitu genuen, eta bertan itsas lehoi ugari zegoen, zeinetatik 8 ongi hartu genituen, eta aipatu lur horretan ez dago jenderik, baina oso lur ona da, eremu ederrekin, zuhaitzik gabe, eta oso lur laua.