2021/01/24ALBO, 1521-01-24
24an, Mendebalde 4ena, Ipar-mendebaldera, 16º 1/4-ean. Inguru horretan zuhaitzak dituen irlatxo bat aurkitu genuen, non inor ez zegoen. Zundatu egin genuen, baina ez genuen hondorik aurkitu eta gure bideari jarraitu genion. Irlatxoari San Paulo [San Pablo originalean] deitu genion, haren konbertsioaren egunean aurkitu genuelako, Marrazoen Uhartetik [Isla de los Tiburones, originalean] 9º-ra dago.