2021/02/04ALBO, 1521-02-04
Otsailaren 4an, Ipar-mendebaldera, 11º 3/4-etan. Altuera horretan irla bat aurkitu genuen, non inor ez zen bizitzen. Bertan marrazo asko jan genituen eta horregatik Marrazoen Uhartea izena jarri genion. Mehargunea Ipar‑mendebalde 4ena Mendebaldetik Hego-ekialde 4ena Ekialdera doa eta irlaren Hegoaldea 10º 2/3-eko altueran dago. Lapurren Uhartea [Isla de los Ladrones originalean] [Marianak] [hutsunea] legoara dago.