Martxoaren 6an, Mendebaldera, 13º-tan. Egun hartan lurra ikusi genuen eta hara abiatu ginen. Bi uharte ziren, ez oso handiak. Bien artetik joan ginen, Hego-mendebalderantz, eta uharteetako bat Ipar‑mendebaldean utzi genuen. Guregana zetozen bela txiki ugari ikusi genituen. Hain ziren azkarrak, non hegan egiten zutela zirudien. Zerriazkoak ziren eta triangelu itxura zeukaten, eta, alde batetik zein bestetik ibil zitezkeen, nahi zutenean popa branka eta branka popa bihurtzen zituzten, alegia. Guregana askotan etorri ziren, ahal bezain beste lapurtzeko, eta hala, hain zuzen ere, lapurtu ziguten itsasontzi kapitaineko txalupa. Baina beste egun batean berreskuratu genuen. Bertan Eguzkia hartu nuen. Uharteetako bat 12º 1/3-ean dago [Agana (Guam)] eta bestea 13º baino gehiagotan [Rota] [Mariana uharteak]. Marrazoen Uhartea Eki hego-ekialdean erreferentziatzat hartuta, 12º‑tan dagoen uharte hori Mendebal ipar-mendebaldean dago, eta norabide horrekin Iparraldetik 20 legoara egongo zarete.
2021/03/06ALBO, 1521-03-06