2021/03/16ALBO, 1521-03-16

Martxoaren 16an lurra ikusi genuen eta hara joan ginen, Ipar‑mendebaldera. Handik lurra Iparralderantz jarraitzen zuela ikusi genuen eta harea-pila ugari zeudenez, Hegoalderantz joan ginen. Beste uharte txiki bat aurkitu genuen eta bertan ainguratu genuen, dena egun berean. Azken irla horrek Suluan du izena eta lehenengoak Yunagan. Kanoa batzuk ikusi genituen eta hurreratu ginen, baina ihes egin zuten. Uhartea 9º 2/3-etan dago Iparraldean eta meridianoaren longitudean 189º-tan dago, longitude horretan daude de San Lazaro uhartediko [Filipinak] lehen irlak.

Era berean, Santu Guztien [Todos Santos originalean] [Magallaes] itsasartetik eta Lurmutur Ederretik uharte horietara 106º 30’-ko longitudea egongo da. Itsasartea Eki hego-ekialdean erreferentziatzat hartuta, uharteak Mendebal ipar-mendebaldean daude, norabide horrekin, hain zuzen, irletara helduko zarete. Hortik oraindik ere deskribatzen ari naizen bidearekin jarraitu genuen.

Bi uharte horietatik abiatuta, Mendebalderantz joan ginen eta Gada uhartea aurkitu genuen, non inor ez den bizitzen. Bertan ur eta egurrez hornitu ginen, ez dago uharririk.

Handik abiatu eta Mendebalderantz joan ginen, (...)