2021/03/28ALBO, 1521-03-28

(...) Seilani izeneko uharte handi batekin egin genuen topo. Bertan jendea bizi da eta urrea dago. Inguratu egin genuen, Mendebal hego-mendebalderantz joan ginen eta Mazava izeneko uharte txiki bat aurkitu genuen. Jendea bizi da bertan eta oso ona da. Mendi baten tontorrean gurutze bat jarri genuen eta handik Mendebal hego-mendebaldera dauden 3 uharte erakutsi zizkiguten. Urre asko dagoela diote, eta, hori nola hartu eta txitxirio eta dilista gisako puskatxoak nola aurkitu erakutsi ziguten. Uharte hori 9º 2/3-etan dago Iparraldean.