2021/05/10ALBO, 1521-05-10 ggb

Boholetik Hego-mendebaldera joan ginen, Cuipitera [Mindanao], eta ibai baten eskumaldean ainguratu genuen. Ibaitik kanpo, Ipar‑mendebaldean 8º 1/2-an, bi uhartetxo daude. Ezin izan genuen elikagairik hartu, ez baitzegoen, baina tokikoekin bakezkoak egin genituen. Cuipit uhartean urre, jengibre eta kanela asko dago, horregatik bertan elikagaiak bilatzea erabaki genuen. Cuipiteko lurmutur horretatik lehenengo uharteetaraino 112 legoako bidea egongo da. Horiek Ekialde 4ena Ipar-ekialdean daude eta Cuipit Mendebalde 4ena Hego‑mendebaldean. Azken hori oso luzea da Ekialdetik Mendebaldera.