2021/06/10ALBO, 1521-06-10 ggb

Bertatik joan eta Mendebal hego-mendebalderantz, Hego‑mendebalderantz eta Mendebalderantz abiatu ginen, Cuagayan [Kagayan] arte. Azken horren Iparraldean ainguratu genuen eta Poluan [Palawan] uhartea non zegoen galdetu genuen, bertan arroz asko dagoelako. Izan ere, itsasontziak zamatzen dituzte zenbait tokitara joateko. (...)