2021/06/20ALBO, 1521-06-20 ggb

 (...) Poluan uhartea non zegoen erakutsi ziguten eta Mendebal ipar-mendebaldera joan ginen, Poluan uharteko lurmuturrarekin topo egin genuen arte. Ondoren Iparralde 4ena Ipar‑ekialdera joan ginen, uhartea inguratuz, Laocao izeneko herri batera iritsi arte. Bertan mairuak daude eta haiekin bakezkoak egin genituen. Kafreak dauden beste herri batera joan ginen gero eta arroz asko erosi genuen. Horrela oso ondo hornitu ginen. Kostalde hori Ipar‑ekialdetik Hego-mendebaldera doa, eta Ipar‑ekialdeko lurmuturra 9º 1/3-ean dago eta Hego-mendebaldekoa 8º 1/3-ean. Hego-mendebaldera joan ginen, irlaren amaieraraino. Uharte bat aurkitu genuen eta oso hurbil uharri bat dago, bide horretan eta Poluanetik aurrera uharri asko daude. Cuipit Ekialdean erreferentziatzat hartuta, lurmutur hori Mendebaldean dago, eta, Cuagayan Ipar-mendebalde 4ena Mendebaldean erreferentziatzat hartuta, Hego-ekialde 4ena Ekialdean.