Borneotik joan eta etorri ginen bide beretik itzuli ginen. Borneo uharteko lurmuturraren eta Poluanen [Palawan] artetik igaro ginen. Mendebaldera joan eta Cuagayan uhartearekin topo egin genuen. Arruta beretik joan ginen Cuipit uhartearen Hegoaldearen bila, eta tartean, Cuipit eta Cuagayanen artean, Jolo izeneko uharte bat ikusi genuen Hegoaldean. Bertan perla asko eta oso lodiak daude. Tokiko erregeak arrautza bat bezain handia den perla bat daukala diote. Uhartea 6º-ko altueran dago. Bideari jarraituta 3 uhartetxo topatu genituen eta, aurrerago, Tagima izeneko beste uharte bat. Azken horretan ere perla asko daude eta Jolo Ipar-ekialde 4ena Ekialdean erreferentziatzat hartuta, Hego‑mendebalde 4ena Mendebaldean dago. Tagima 6º 5/6‑etan dago, Cuipiteko lurmuturraren aurrean. Bien artean uhartetxo asko daude eta Cuipitera hurbiltzea beharrezkoa da. Aipatutako lurmuturra 7º 1/4-ean dago, Eki hego-ekialdean, Poluan Mendebal ipar-mendebaldean erreferentziatzat hartuta.
2021/07/29ALBO, 1521-07-29 ggb