2021/11/01ALBO, 1521-11-01 ggb

Siautik Hegoalde 4ena Hego-ekialdera joan ginen, Paginsara izeneko uharte batera arte. 1º 1/6-ean dago eta handik Saranganira Iparralde 4ena Ipar-ekialdetik Hegoalde 4ena Hego-mendebaldera egin behar da bidea, aipatutako uharte guztiak tartean daudela.

Panginsaratik Hegoalde 4ena Hego-ekialdera joan ginen, bi uhartetxoren tartean egon ginen arte. Bata Ipar-ekialdean dago eta bestea Hego-mendebaldean, lehena Suar deitzen da eta 10 45’-tan dago, bigarrena, Mean, 1º 1/2-an.

Meanetik Hego hego-ekialdera joan ginen, Maluco uharteak ikusi genituen arte. Gero Ekialdera joan eta Mare eta Tedori [Tidore] uharteen artetik igaro ginen. Bigarrenean ainguratu genuen, oso ondo hartu gintuzten eta bakezkoak egin genituen. Haiekin salerosteko, etxea egin genuen lurrean eta egun asko egin ginen hor, berriz zamatu genuen arte.

Maluco uharteak ondorengoak dira: Ternate, Tidore, Mare, Notil, Maquian, Bachian eta Gilolo. Horiek iltzea dute, eta, batzuk baita intxaur muskatua ere. Beste uharte asko daude eta orain haien izenak eta altuera esango dizkizut. Lehenengoa Terrenate [Ternate] da eta ekinokzio-lerroaren [ekuatorea] parean dago.

Terrenate 1º-eko altueran dago. Tigori 0º 30’-tan dago. Mare 0º 15’‑tan dago. Motil lerroan dago, 0º 0’-tan. Maquian Hegoaldean dago, 0º 15’-tan. Cayoan Hegoaldean dago, 0º 20’-tan. Laboan Hegoaldean dago, 0º 35’-tan. Bachian Hegoaldean dago, 1º-an. Latalata Hegoaldean dago, 1º 1/4-ean.

Terrenate Ipar ipar-ekialdean erreferentziatzat hartuta, Latalata Hego hego-mendebaldean dago. Ekinokzio-lerroan dagoena 190º 30’-tan dago longitudean [demarkazio-lineatik, Greenwichetik 46º 30’-ra dagoena. 190º 30’ + 46º 30’ = 237º ; 360º - 237º = Greenwichetik 123º gradura, oker gutxirekin]. Kagayan Ipar-mendebaldean erreferentziatzat hartuta, Motil uhartea Hego-ekialdean dago; eta Tagima, Cuipitera joateko bidean dagoena uhartea, Ipar-ekialde 4ena Iparraldean erreferentziatzat hartuta, Hego-mendebalde 4ena Hegoaldean dago. Baina ez ausartu bide horietatik joaten, harea-pila ugari baitaude. Horregatik gu beste bidetik joan ginen, aipatutako uharteak inguratuz.

[Ontziak iltzearekin zamatu zituzten, Victoria 600 kintalekin eta Trinidad 1200 kintalekin, Gonzalo Gómez Espinosa bigarren horren buru zela. Hasiera batean abiatu zirenean, Trinidad ontziak Victoria jarraitu zuen eta hainbat kanoa indigena laguntzen zituzten agur esaten jarraitzeko. Baina Trinidad ontziak hasierako abiadura galtzen ari zela ikusi zuen Elkanok, harik eta geldi geratu arte. Zuakerrak gaizki zeudenez, ura zenbait tokitatik sartzen zen eta kargaren pisuak ere ez zuen laguntzen.

Victoria itzuli egin zen Trinidad lurrera laguntzeko, eta, tokikoek eskainitako laguntzarekin, bigarren ontziaren zuakerrak eta gila konpontzen hasi ziren, zama jaitsi eta lehorreratu eta gero. Behin itsasontzia konponduta, Espinosak Ozeano Baretik Erdialdeko Amerikara itzultzea nahiago zuela dirudi. Horregatik Elkano eta haren eskifaiak Mendebalderantz jarraitu zuten. Trinidad ontziaren itzulera dramatikoa izan zen. Izan ere, abiatu ondorengo 4 hilabeteetan eguraldi bortitza eduki zuten eta eskifaia eta ontzia egoera kaskarrean zeuden. Moluketara itzuli ahal izan zirenean, portugesek preso hartu zituzten].