Urtarrilaren 8an, 77º 1/2-an hartu nuen Eguzkia, 20º 37’-ko deklinazioa zuen eta altuera 8º 7’-koa zen. Hego-mendebaldera egin genuen bidea eta asteazkena zen. Egun hartan Ekialdetik Mendebaldera dauden uharte batzuk ikusi genituen eta biren artetik igaro ginen: Lamatuco eta Aligura. Bien tartean beste bi uharte txiki daude eta biztanleak dauzkate, guk eskuinean utzi genituen. Buru Ipar-ekialde 4ena Ekialdean erreferentziatzat hartuta, bokale horretara iristeko Hego-mendebalde 4ena Mendebaldera joan ginen, guztira hamar uharte dira eta Ekialde 4ena Ipar-ekialdetik Mendebalde 4ena Hego‑mendebaldera daude, 50 legoa inguru hartzen dituzte eta eguraldi txarrarekin ibili genituen. Hegoaldetik inguratu genituen eta azkenengoan ainguratu genuen, Malua izenekoan, 8º 1/3‑ean dago. Besteak Liaman, Maumana, Cisi, Aliquira, Bona, Maluco, Ponon eta Bera deitzen dira.
2022/01/08ALBO, 1522-01-08