2022/01/25ALBO, 1522-01-25

Maluatik abiatu eta Hegoaldera joan ginen, Timor uhartea aurkitu eta Iparraldeko kostaldetik inguratu genuen, Ekialdetik Mendebaldera, 9º-ko altueran dago eta 10 legoako bidea egongo da Iparraldera dagoen lur hurbilenetik hona. Buru Ipar-ekialde 4ena Iparraldean erreferentziatzat hartuta, kostalde hori Hego-mendebalde 4ena Hegoaldean dago, 197º 45’-ko longitudean [Mendebaldera]. Timor uharteko kostaldea Ekialdetik Mendebaldera egin genuen, Manbai herrira heldu arte, lehenengo La Cueru herrira iritsi ginen eta handik Manbaira, Ipar-ekialde 4ena Iparraldetik Hego-mendebalde 4ena Hegoaldera hedatzen da kostaldea. Bertan otsailaren 5ean Eguzkia 86º 2/3-etan hartu nuen, 12º 44’-ko deklinazioa zuen eta altuera 9º 24’-koa izan zen. Uhartea oso handia da eta jende asko bizi da bertan, uharte guztiak sandalo oso ona du eta herri asko daude.