2022/03/04ALBO, 1522-02-04
Martxoaren 4an, 61º 1/4-ean hartu nuen Eguzkia, 2º 36’-ko deklinazioa zuen, altuera 31º 21’-koa izan zen, eta Timor uhartea Eki ipar-ekialdean erreferentziatzat hartuta, Mendebal hego-mendebaldean nago. Aurreko egunean arruta aldatu genuen; iparrorratza Iparraldetik aldendu eta Ekialdera jotzen zuenez, Hegoaldera joaten ari ginelako. Bidea Mendebalde 4ena Hego-mendebaldera egin genuen eta asteartea zen.