2022/02/13ALBO, 1522-02-13

Otsailaren 13an, 89º 2/3-etan hartu nuen Eguzkia, 9º 52’-ko deklinazioa zuen eta altuera 10º 32’-koa izan zen. Bi uhartetik hurbil geunden, baina ez dakigu nola deitzen diren ezta inor bertan bizi den. Timorreko Mendebaldeko lurmuturra Eki hego-ekialdean erreferentziatzat hartuta, uharteak Mendebal ipar-mendebaldean daude. Hemendik Esperantza Oneko lurmuturrerako bidea hartu genuen eta Mendebal hego-mendebaldera abiatu ginen.