2022/03/09ALBO, 1522-03-09
Martxoaren 9an, 53º 3/4-etan hartu nuen Eguzkia, 37’-ko deklinazioa zuen, gure altuera 35º 52’-koa izan zen, haize gutxi egon zen eta ezin izan ginen Mendebaldera joan, gauean belak bildu genituen kontrako haizea falta zitzaigulako, atzera ez joaten baino ez ginen saiatzen, belarik gabe geunden eta igandea zen.