2022/03/18ALBO, 1522-03-18

Martxoaren 18an, 49º 1/2-an hartu nuen Eguzkia, 2º 55’-ko deklinazioa zuen, altuera 37º 35’-koa izan zen eta asteartea zen. Eguzkia hartzen nengoenean uharte oso garai bat ikusi genuen eta hara ainguratzera joan ginen, baina ezin izan genuen, belak bildu eta goizera arte geldirik egon ginen.