2022/03/19ALBO, 1522-03-19

Mendebaldeko haizea zegoen eta bela nagusiekin Iparraldera heldu ginen, hori martxoaren 19an egin genuen, eta ezin izan genuen Eguzkia hartu. Uhartea Ekialdean geneukan eta gu Mendebaldean geunden, 38º Hegoaldera dago eta inor bizi ez dela dirudi, ez dauka zuhaitzik eta perimetroa 6 legoa ingurukoa du.