2022/05/08ALBO, 1522-05-08
Maiatzaren 8an, ez nuen Eguzkia hartu, baina egin genuen bidea kontuan hartuta, lurmuturra antzean geneukala uste genuen. Egun hartan lurra ikusi genuen eta kosta Ipar-ekialde 4ena Ekialdetik Hego‑mendebalde 4ena Mendebaldera doa, hortaz lurmuturraren atzean geundela ikusi genuen, gutxi gorabehera 160º-ra [Mendebaldeko longitudean; 160º + 46º 30’ = 206º 30’ ; 206º 30’ – 180º = 26º 30’ inguru Greenwich Ekialdera], aurrez aurre Infantearen ibaia 8 legoara geneukan. Egun hartan belak bilduta izan genituen, Mendebalde eta Mendebal ipar-mendebaldeko haizea zegoen eta osteguna zen.