2022/05/09ALBO, 1522-05-09
Maiatzaren 9an, ez nuen Eguzkia hartu, baina lurra hartu eta ainguratu genuen, kostaldea oso zakarra zen, hurrengo egunera arte horrela egon ginen, orduan haizea Mendebal hego-mendebaldetik jotzen hasi zen eta belak zabaldu genituen, ainguratzeko porturen baten bila kostaldetik joan ginen, gaixorik zegoen jendeak ahora eramateko mokaduren bat behar zuen, baina ez genuen porturik aurkitu.