2022/05/11ALBO, 1522-05-11

Maiatzaren 11n, 37º-tan hartu nuen Eguzkia eta 20º 9’-ko deklinazioa zuen, altuera 32º 51’-koa izan zen. Itsasoan geunden, lehorretik 10 legoa ingurura, Infantearen ibaia aurrez aurre geneukan edo beharbada gu pixka bat aurrerago geunden, egun hartan geldirik egon ginen eta igandea zen.