2022/05/18ALBO, 1522-05-18

Maiatzaren 18an, 33º 1/2-an hartu nuen Eguzkia, 21º 27’-ko deklinazioa zeukan, altuera 35º 3’-koa izan zen. Lurmuturretik 8 legoara geunden, Mendebal hego-mendebaldera eta Hego hego‑mendebaldera egin genuen bidea eta haizeak gogor jotzen zuen, ezin izan genuen aurrera egin, itsaslasterrak indarrez Eki ipar‑ekialdera eramaten gintuelako eta igandea zen.