2022/05/14ALBO, 1522-05-14
Maiatzaren 14an, 32º 3/4-etan hartu nuen Eguzkia, 20º 43’-ko deklinazioa zuen, altuera 36º 32’-koa izan zen eta Mendebal hego‑mendebaldera egin genuen arruta, Agulhas lurmuturra Ekialde 4ena Ipar-ekialdean geneukan eta, hortaz, gu Mendebalde 4ena Hego‑mendebaldean geunden, itsasoan 7 legoara, eta asteazkena zen.