2022/05/15ALBO, 1522-05-15

Maiatzaren 15ean, 33º 1/2-an hartu nuen Eguzkia, 20º 55’-ko deklinazioa zuen, altuera 35º 35’-koa izan zen. Agulhas lurmuturra Iparralde 4ena Ipar-ekialdean geneukan, beraz, gu Hegoalde 4ena Hego-mendebaldean geunden. Kostalde honetan itsaslaster ugari daude [beroak dira Mendebaldean eta hotzak Ekialdean] eta ezin gara ezerekin babestu, altuerarekin izan ezik. Mendebal ipar-mendebaldera egin genuen arruta, eta berriz ere Agulhas lurmuturretik hurbil gaude, eta osteguna zen.