2022/05/16ALBO, 1522-05-16
Maiatzaren 16an, 33º 1/4-ean hartu nuen Eguzkia, 21º 6’-ko deklinazioa zeukan, altuera 35º 39’-koa izan zen eta Esperantza Oneko lurmuturra Mendebal ipar-mendebaldean 20 legoara daukagu, horrenbestez, gu Eki hego-ekialdean gaude. Egun hartan masta eta trinketeko berga apurtu genituen, eta egun osoa geldirik eman genuen. Haizeak Mendebaldetik jotzen zuen eta ostirala zen.