2022/05/22ALBO, 1522-05-22

Maiatzaren 22an, 36º-tan hartu nuen Eguzkia, 22º 3’-ko deklinazioa zuen, altuera 31º 57’-koa izan zen eta lurmuturra Hego-ekialde 4ena Ekialdean 70 legoara daukat, ni, horrenbestez, Ipar-mendebalde 4ena Mendebaldean nago. Arruta Ipar-mendebaldera izan zen eta osteguna zen.