2022/05/25ALBO, 1522-05-25

Maiatzaren 25ean, 41º 1/2-an hartu nuen Eguzkia, 22º 27’-ko deklinazioa zeukan eta altuera 26º 3’-koa izan zen. Lurmuturra Hego‑ekialdean neukan eta ni Ipar‑mendebaldean nengoen, 200 legoara, Ipar-mendebalde 4ena Iparraldera egin genuen bidea eta larunbata zen.