2022/06/06ALBO, 1522-06-06

Ekainaren 6an, 64º 1/3-ean hartu nuen Eguzkia, 23º 26’-ko deklinazioa zuen, altuera 2º 14’-koa izan zen eta Ipar-mendebalde 4ena Iparralderako arruta eduki genuen eta ontziak Ipar ipar‑mendebalderako bidea egin zuen. Palmak lurmuturra Iparralde 4ena Ipar-mendebaldean daukat, ni, hortaz, haren Hegoalde 4ena Hego-ekialdean nago eta ostirala zen.