2022/06/08ALBO, 1522-06-08

Ekainaren 8an, 67º 1/4-ean hartu nuen Eguzkia, 23º 29’-ko deklinazioa zuen, altuera ekinokzio[-lerro]aren Iparraldean 44’-koa izan zen. Ipar-mendebalde 4ena Iparralderako arruta eduki genuen eta Palmak lurmuturra Iparralde 4ena Ipar-ekialdean daukat, ni haren Hegoalde 4ena Hego-mendebaldean nago, 60 legoara, eta igandea zen.