2022/06/10ALBO, 1522-06-10

Ekainaren 10ean, 69º 3/4-etan hartu nuen Eguzkia, 23º 32’-ko deklinazioa zuen, altuera 3º 17’-koa izan zen. Palmak lurmuturra Ekialde 4ena Ipar-ekialdera neukan, ni haren Mendebalde 4ena Hego‑mendebaldera nengoen. Bezperatik hona Ipar‑mendebalderako arruta eduki genuen eta asteartea zen.