2022/06/14ALBO, 1522-06-14
Ekainaren 14an, 76º-tan hartu nuen Eguzkia, 23º 32’-ko deklinazioa zuen, altuera 9º 32’-koa izan zen. Egun hartan arratsaldean lehorreratuko nuen, baina ainguratzean ez genuen hondoa aurkitu, urak Mendebaldera bultzatzen nauela uste dut eta Ibai Handiaren [Río Grande originalean] [Niger ibaia] harea‑pilen ondoan geundela kalkulatu nuen, eta larunbata zen.