2022/06/15ALBO, 1522-06-15
Ekainaren 15ean, 76º 15’-tan hartu nuen Eguzkia, 23º 31’-ko deklinazioa zuen, altuera 9º 46’-koa izan zen eta harea pilak Eki ipar‑ekialdean dauzkat eta ni haien Mende hego-mendebaldean nago, gauez zundatu eta 23 besaldi aurkitu nituen, eta hala zundatzen ibili ginen gau guztian zehar, goizera arte, eta goizean haien [portugesen] itsasoan geunden [Cabo Verde uhartediaren Hegoaldean zeuden], eta igandea zen.