2022/06/16ALBO, 1522-06-16
Ekainaren 16an, ez nuen Eguzkia hartu, baina Ipar-mendebaldera 12 legoa inguruko bidea egin genuen, hondoa 10, 12 eta 15 besaldikoa izan zen, eta harea-pilak Ipar-mendebaldetik Hego-ekialdera hedatzen dira. Egun hartan haiek eta uhartea amaitzen diren tokira helduko ginela iruditzen zitzaigun, baina mapak ez dituzte egiten gauzak dauden bezala errepresentatzeko moduan, eta handik ibiltzen direnek gauzak benetan nola dauden begiratu behar dute, eta astelehena zen eta 10º 1/4-ean nago.