2022/06/17ALBO, 1522-06-17

Ekainaren 17an, 77º 1/3-ean hartu nuen Eguzkia, 23º 27’-ko deklinazioa zeukan, altuera 10º 47’-koa izan zen eta Ipar‑mendebaldera eta Mendebal ipar-mendebaldera egin genuen bidea. Itsaslasterrek Ibai Handirantz bultzatzen gaituzte, 10, 9, 8 eta 4 brazatan egon ginen, ostean hondoa gero eta sakonagoa zen, eta asteartea zen.