2022/06/19ALBO, 1522-06-19
Ekainaren 19an, 77º-tan hartu nuen Eguzkia, 23º 23’-ko deklinazioa zuen, altuera 10º 23’-koa izan zen egun hartan, sigi-saga ibili ginen, haizeak Hego hego-ekialde eta Hego hego-mendebaldetik jo zuen, hondoak 2 eta 6 braza artean zeuzkan, sakontasuna handitu eta txikitu egiten zen, eta osteguna zen.