2022/06/26ALBO, 1522-06-26
Ekainaren 26an, 79º-tan hartu nuen Eguzkia eta 22º 53’-ko deklinazioa zuen, altuera 11º 53’-koa zen. Lurmutur Gorria Iparralde 4ena Ipar-ekialdean daukat eta ni haren Hegoalde 4ena Hego‑mendebaldean nago, Donejakue uhartea [Isla de Santiago originalean] Hego-ekialde 4ena Ekialdean daukat eta ni haren Ipar‑mendebalde 4ena Mendebaldean nago, eta osteguna zen.