2022/06/27ALBO, 1522-06-27
Ekainaren 27an, 79º 1/4-ean hartu nuen Eguzkia, 22º 4/5-eko deklinazioa zuen, altuera 12º 3’-koa izan zen. Etxe Bare ibaia [Río de Casa Mansa originalean] [Gambia] aurrez aurre daukat eta Ipar‑mendebaldera, Ipar ipar‑mendebaldera eta Iparraldera egin genuen bidea, baina urak Ekialdera bueltan bidaltzen nau, egun hartan zundatu eta 30 braza aurkitu nituen, barealdian gaude eta ostirala zen.