2022/07/01ALBO, 1522-07-01
Uztailaren lehenengo egunean, ez nuen Eguzkia hartu, baina Ipar ipar-ekialdera 10 legoako bidea egin genuen eta lurmuturra Ipar‑mendebalde 4ena Iparraldean daukat, 12 legoara, eta lurrik hurbilena 7 legoara dago. Jan-edatekoak hartzeko Cabo Verde uharteetara edo lehorrera [kontinentera] joatearen inguruko iritzia emateko esan genien itsasontzikoei, eta horrela uharteetara joatea erabaki genuen, gehiengoak hala bozkatu zuelako, asteartea zen.