2022/07/03ALBO, 1522-07-03
Uztailaren 3an, 82º 2/3-etan hartu nuen Eguzkia, 22º 4’-ko deklinazioa zuen, altuera 14º 44’-koa izan zen eta Mendebal ipar‑mendebalde eta Iparraldea norabideen artean egin genuen bidea, baina bide osoa Mendebal ipar-mendebaldera egin genuela kalkulatzen dut, lurmuturretik 24 legoara nago, Mendebaldean daukat eta ni haren Ekialdean nago, eta osteguna zen.