2022/07/05ALBO, 1522-07-05

Uztailaren 5ean, 83º-tan hartu nuen Eguzkia, 21º 47’-ko deklinazioa zuen, altuera 14º 47’-koa izan zen. Maiatz uhartetik [Isla de Mayo originalean] 28 legoara nago eta Mendebalde 4ena Ipar-mendebaldean daukat, ni haren Ekialde 4ena Hego-ekialdean nago. Hasieran Cabo Verde Mendebalde 4ena Ipar-mendebaldean daukat, ni haren Ekialde 4ena Hego‑ekialdean nago, eta gero Mendebaldean daukat, ni haren Ekialdean nago, eta larunbata zen.