2022/07/06ALBO, 1522-07-06

Uztailaren 6an, 83º 1/4-ean hartu nuen Eguzkia, 21º 37’-ko deklinazioa zuen, altuera 14º 52’-koa izan zen eta Maiatz uhartetik [ekialdekoena] 20 legoara nago, Mendebalde 4ena Ipar-mendebaldean daukat, ni haren Ekialde 4ena Hego-ekialdean nago. Gauean sigi-saga ibili ginen, eta goizean Mendebalde 4ena Hego-mendebaldera joan ginen, eta igandea zen.