2022/07/09ALBO, 1522-07-09

Uztailaren 9an, ez nuen Eguzkia hartu eta Ibai Handiko portuan ainguratu genuen, oso ondo hartu gintuzten eta nahi beste jan‑edateko eman ziguten, asteazkena zen guretzat eta haientzat osteguna, horregatik egun bateko akatsa geneukala uste dut [beti Mendebaldera, Eguzkiaren norabide berean, nabigatu izanagatik, egun bat galdu zuten, Eguzkia aldi bat gutxiago sartu zitzaien], eta igande [uztailaren 13a] gauera arte egon ginen han, eta eguraldi txarraren eta portuko ibilbidearen beldur ginenez, belak zabaldu eta aldendu egin ginen. Goizean arroza hartzeko batel bat bidali genuen lehorrera, horren beharra baikeneukan, eta itzuli arte sigi-saga ibili ginen.