2022/07/14ALBO, 1522-07-14
14an, astelehenean, beste batel bat bidali genuen lehorrera arroz gehiagoren bila, eguerdian etorri eta gehiagoren bila itzuli zen, gauera arte zain egon ginen eta ez zen etortzen, hurrengo egunera arte itxaron genuen eta inoiz ez zen etorri. Zer gertatzen zen ikusteko portura hurbildu ginen orduan, txalupa bat etorri eta amore emateko esan zigun, Indietatik zetorren ontziarekin bidali nahi ziguten eta haien jendea gure ontzian sartuko zuten, jaunek agindu bezala. Gure jendea eta batela bidaltzeko eskatu genuen guk, eta jaunen erantzuna ekarriko zigutela esan zuten, guk buelta eman eta itxarongo genuela esan genien.