2022/07/16ALBO, 1522-07-16

Uztailaren 16an, 84º 1/2-an hartu nuen Eguzkia, 19º 44’-ko deklinazioa zuen, altuera 14º 14’-koa izan zen. Hegoaldera, Hego hego‑mendebaldera, Hego-mendebaldera eta Mendebaldera egin genuen bidea, esandako altueran egon arte, eta asteazkena zen [Norabide aldaketa horiek haiek harrapatu nahian zebilen ontzi portugesen bat galtzeko asmoarekin egin zituztela dirudi, baina Victoriak oso azkar ihes egin zuen].