2022/07/21ALBO, 1522-07-21

Uztailaren 21ean, 87º-tan hartu nuen Eguzkia, 18º 35’-ko deklinazioa zuen, altuera 15º 35’-koa izan zen, Iparralde eta Ekialde norabideen artean ibili ginen, Eki ipar-ekialdera joan ginela kalkulatzen dut, goizera arte 10 legoa inguru egin genituen, gero biratu eta eguerdira arte Mendebal ipar-mendebaldera 4 legoa inguru egin genituen, eta astelehena zen.